24,00 €

Sinopsi

'Maus' nazien sarraski-esparruetatik bizirik irtendako judu poloniar baten biografia da. Gizon hori Vladek Spiegelman deitzen da, eta Art semeak kontatzen du haren historia; izan ere, semea komikigilea da, eta agerian utzi nahi du nolako jazarpen ikaragarria bizi izan zuten milioika pertsonak Hitlerren menpeko Europan, eta nolako ondorioak utzi zituen sufrimendu hark ondorengo belaunaldien eguneroko bizimoduetan.

Holokaustoari buruz aritzeko erabili izan diren ohiko moduetatik urrunduta, Art Spiegelman guztiz era berritzailean hurbiltzen da aipatutako gaira, eta, horretarako, bere familiaren esperientzia kontatzen du, memoir grafikoaren forman, generoaren baliabide estilistiko eta narratibo tradizional guztiak erabiliz eta, aldi berean, baliabide berriak ere asmatuz. Lan honen erradikaltasun narratiboak mugarria ezarri zuen nobela grafikoaren unibertsoan, eta, ondorioz, Pulitzer saria lortu zuen: komiki bati emandako aurrenekoa eta bakarra.

Fitxa tècnica

Editorial:
Astiberri
ISBN:
9788418909429
Idioma:
espanyol
Nombre de pàgines:
296
Format:
Tapa dura
Data de llançament:
1 de desembre del 2022
Any:
2022
País de publicació:
Espanya
Edició:
—
Alt:
23 cm
Ample:
16 cm